XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SEMINARIOKO ERRETORE ETA BURU EGITEN DUTEN APAIZEN AGIRIAAdiskide zaitugun apaiza: Seminarioko eguna dala ta, bertako apaizek ardura biziarekin idatzi diete beti Eliz-barrutiko apaiz guzieri, gaur zuri egiten dizugun bezela.
Orrelako jai batean apaizeri berri ematea, agian iñoiz baño bearragoa ikusten degu azken urte auetan.
Ez gera, beraz, arritzen zuen artean ere,
Ala bear du gañera, ondo pentsatu ezkero.
Munduan eta Elizan gertatzen ari zaiguna oso konplejoa ta garrantziduna degu.
Eta au nai ta ez, nabarmendu bearra zan modu bereizian, gurea dan bezelako erakunde batean: geienbat gazteek osotua, beti zaillak izan diran eta gaur erabat arazo eginik agertzen zaizkigun gauza-baliotsuen aukeramena egin bear duten gazteek osotua dan erakunde batean.